XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. Ander:
Bat eta bat bi ditut
belarriak zertarako ditut?
.

5.A. Bat eta bat bi ditut
zure ipuin politak eta
abestiak entzuteko
bi belarri handi ditut
.

6. Ander:
Eta sudurra aurpegian
nik zertarako ote dut?
.

6.A. Zelaiko lore ederrak
sukaldeko janariak
gauza hauek usaintzeko
duzu sudurra aurpegian
.

7. Ander:
Eta bihotza tak-tik-tak
nik zertarako ote dut?
.

7.A. Eta bihotza tak-tik-tak
poz handia sentitzeko
eta ni asko maitatzeko
duzu bihotza tak-tik-tak
.

Abestiak
- Alperraren astea (Herria oihuka 33)
- Itsasoa laino dago (Boga boga)
- Boga boga marinela.

Ipuina (ulermena lantzeko)
Gizon bat nekazaria zen.

Bi seme zituen baina biak oso alferrak ziren.

Zorriak baino alferragoak ziren.

Aitak langile bihurtu nahi zituen baina ezin zuen.

Urteak horrela pasa ziren eta aita zahartu egin zen.

Laister hilko zela pentsatzen zuen aitak eta horregatik bere gauzak ongi partitzea nahi zuen.

Egun batean bere bi semeekin bazkaltzen ari zela, esan zien:
- Mutilak! nire gauzak partitu nahi ditut hil baino lehen.

Gure etxean soro handiak daude.

Nire dirua soro horietan gordeta dago.

Bion artean bila ezazue eta erdibitu.

- Eta non dago, bada, zure diru hori? galdetu zioten bi mutilek.

- Ez dizuet esango, zuek bilatu behar duzue erantzun zien aitak.

Egun batzuk pasa zirenean aita hil egin zen.

Bere semeak alferrak ziren baina dirua aurkitu nahi zuten.

Lanik egin gabe aberatsak izan nahi zuten.

Horregatik etxeko soro guztiak aitzurtzen hasi ziren.

Horrela urte bat pasa zen.

- Oraindik ez dugu aurkitu aitaren dirua esan zion zaharrenak gazteenari.

- Ez, baina laister aurkituko dugu.

Urrengo urtean berdin lan egin zuten, baina aitaren dirua ez zuten aurkitzen.

Uda eta udazkena heldu zirenean dirua ez, baina garia, artoa, belarra, patata, babarruna... asko jaso zuten.

Hala ere dirua aurkitu nahi zuten eta berriro lurra aitzurtu zuten.

Baina ezin zuten inola ere aurkitu.

Konturatu gabe ordea, lana egin zuten, soroak emankorrak ziren eta urte gutxitan aberastu egin ziren.

Orduan ohartu ziren aitaren altxorra ez zela dirua soroak baizik.